Immigrazioa

Marokok basamortuan lagatako 40 etorkinetik gora aurkitu ditu Fronte Polisarioak

Marokoko segurtasun indarrek hara eraman eta noraezean zebiltzan 40 etorkindik gora aurkitu ditu Saharako basamortuan Fronte Polisarioak azken orduetan. "Marokok atxilotu egin ditu, tratu txarrak eman dizkie, pasaporteak eta dirua kendu diete —batzuei arropak ere bai—, eta gero basamortuan laga ditu", agertu du SPS sahararren albiste agentziak.

2005eko urriaren 14a
12:00
Entzun
Iturri horiek agertu dutenez, Saharatik hegoaldera dauden herrialdeetakoak dira Marokotik barrena Europara joan nahi zuten pertsona horiek, eta Marokoko segurtasun indarrek basamortuan elikagairik gabe utzi aurretik, lau bat egun autobusean eta bizpahiru desertuan oinez egin behar izan dituztela azaldu dute.

Ghanako Yaco Anpomaren lekukotasuna jaso du SPSk: "Hainbat herrialdetako 160 bat etorkin ginen. Rabaten edo Nadorren atxilotu gintuzten gehienak; animaliak bezala kateatu gintuzten. Gero, Oujdan bildu gintuzten, eta polizia etxetik polizia etxer ibili gaituzte kriminalen gisan. Azkenean lau autobusetan sartu eta poliziek zainduta ezagutzen ez genuen lekuetara eraman gaituzte", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.