Marokok esan du Espainiarekin daukan harremanean «etapa berri bat» hasi nahi duela

Bi herrialdeen arteko krisi larri baten ondoren egin ditu adierazpenak. Esan duenez, krisi horrek elkarrenganako konfiantza «gogor» astindu du, eta bi herrialdeen arteko harremanaren patuari buruzko «galdera ugari» sortu ditu.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Mohammed VI.a Marokoko erregea, artxiboko irudi batean.. EFE
jone arruabarrena
2021eko abuztuaren 21a
11:08
Entzun

Atzo hitz egin zuen Mohammed VI.a Marokoko erregeak, eta jakinarazi zuen Espainiarekin «konfiantzan, gardentasunean eta errespetuan» oinarritutako harreman bat eraiki nahi duela. «Herriaren eta erregearen iraultzaren urteurrena» omentzeko ekitaldi batean hartu zuen hitza, eta adierazi zuen Espainiako Gobernuarekin lanean jarraitu nahi duela.

Izan ere, Marokoren eta Espainiaren arteko krisi diplomatikoa larria izan da azken hilabeteetan. Espainiak Fronte Polisarioko buru Brahim Ghali Logroñoko (Espainia) erietxe batean onartu zuenean hasi zen gatazka. Horri erantzuteko, Marokok mugetako segurtasun neurriak leundu zituen, eta 10.000 migratzaileri baino gehiagori pasabidea erraztu.

Mohamed VI.aren iritziz, krisi honek elkarrenganako konfiantza «gogor» astindu du, eta bi herrialdeen arteko harremanaren patuari buruzko «galdera ugari» sortu ditu. Alde horretatik, jakinarazi du Marokok Espainiarekin «erabateko lasaitasun, gardentasun eta erantzukizuneko giroan» lan egin duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.