Marokok eta Fronte Polisarioak atzo amaitu zituzten asteartean hasitako negoziazioak, eta, beste behin, ez dute inolako adostasunik lortu. Hori bai, irailean berriro biltzekotan geratu dira. «Alde bakoitzak bereari eusten jarraitzen du, bestearen proposamenak baztertuz», adierazi du Chistropher Ross NBE Nazio Batuen Erakundeko Mendebaldeko Sahararako ordezkariak. Lehen aldiz, Aljeria eta Mauritania ere negoziazioetan izan ziren.
Fronte Polisarioak Saharan erreferenduma egitea aldarrikatzen du, sahararrek independentziaren alde botoa eman ahal izateko. Marokoren ustez, ordea, Saharari Marokoren barruan autonomia ematea da egungo arazoaren konponbide bakarra.
Marokok eta Polisarioak ez dute urratsik egin azken negoziazioetan
Mendebaldeko Saharako auziari konponbidea emate aldera irailean elkartuko dira berriz bi aldeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu