mundua

Marokok saharar gazte bat hil duela salatu dute

Sendiaren arabera, polizia batek bi tiro eman dizkio. "Sahararra izateagatik hil dute".

2010eko abenduaren 24a
16:31
Entzun
Said Sidahmed saharar gaztearen sendiak salatu du Marokoko Poliziak hura hil egin duela, tiroz. Familiaren arabera, mutila futbol partida bat ikustera atera zen etxetik herenegun, eta atzo zendu zen, Aaiungo erietxe batean.

Polizia batek buruan bi tiro eman zizkion, sendiak esan duenez. "Taberna batetik atera zenean nortasun agiria eskatu zioten bi polizik. Ez zeukan, eztabaida hasi zen eta tiro egin zion polizia batek. Sahararra izateagatik hil dute".

Aaiungo udaletxean egiten zuen lan gazteak -26 urte-, eta Ekonomia lizentziatura zeukan. "Sahararentzat itxaropena diren gazteen bila doa Maroko", dio hildakoaren sendiak. Gorpua ikusi nahian dabil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.