Marokoko 60 herritan protesta deia zabaldu dute

2011ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
RABAT. Marokoko Otsailak 20 gazte mugimenduak protesta martxak antolatu ditu datozen ostiraleko hauteskundeei boikota egiteko. Ezker muturreko alderdiek eta talde islamistek osatzen dute mugimendua, eta azken asteetan hainbat taldekide atxilotu dituzte boikotarekin loturiko kale ekintzak egiteagatik. Pobreziaren aurkako eta ustelkeriaren kontrako ohiko mezuez gain, bozetara ez joateko deia zabaldu nahi dute, estatua demokratizatu dadila eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.