mundua

Marokoko ministerio nagusietakoak lehen aldiz alderdi politikoen esku utzi ditu erregeak

Atzerri, Justizia eta Barne sailak lehen erregearen esku zeuden, eta orain Justizia eta Garapena Alderdiak eta Herri Mugimenduak izango dituzte.

2012ko urtarrilaren 3a
19:24
Entzun

Mohamed VI.a Marokoko erregeak gaur jakinarazi du herrialdeko gobernu berriaren osaera, eta lehen aldiz ministerio nagusietakoak alderdi politikoen esku utzi ditu. Adibidez, Atzerri, Justizia eta Barne sailak lehen erregearen esku bazeuden, orain PJD Justizia eta Garapena Alderdiak eta MP Herri Mugimenduak izango dituzte euren gain.

Saad Edine Othmanik (PJD) Atzerri Ministerioa hartu du, Mustafa Ramidek (PJD) Justizia eta Mohand Laenserrek (MP) Barne Ministerioa. Mohamed VI.ak ofizialki Abdelilah Benkiran PJDko kidea izendatu du lehen ministro.

Gobernu berriak 30 ministro ditu, eta horietatik bakarra da emakumea: Bassima Hakkaoui (PJD). Elkartasuna, Emakumea eta Familia Ministerioa eman diote. 11 ministro PJD islamista moderatukoak dira, sei Istiqlal nazionalistakoak, lau MP kontserbadorekoak, lau PPS alderdi komunista ohikoak, eta bost independenteen esku daude.

Azaroaren 25ean izan ziren hauteskundeak, eta Justizia eta Garapena Alderdiak irabazi zituen. 107 diputatu lortu ditu, eta 395 eserleku ditu Marokoko Parlamentuak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.