Protestak herrialde arabiarretan

Marokoko oposizioko taldeek ez dituzte ontzat jo erreformak

Mohamed VI.ak iragarritako aldaketek ez dute herritarrek protestetan eskatutakoa asebetetzen haien ustez

Erredakzioa
2011ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Marokoko errege Mohamed VI.ak konstituzioa aldatzeko iragarritako erreforma «sakonak» ez dituzte ontzat jo ezkerreko alderdiek. Bide Demokratikoarentzat egungo konstituzioa «konponezina» da. Abangoardia Demokratikoarentzat, berriz, erreformak ez du asebetetzen herritarrek protestetan aldarrikatutakoa.

Alderdi nagusiak, ordea, pozik agertu dira aldaketekin. RNI Independenteen Elkarte Nazionalaren iritziz, «trantsizio demokratikoaren fasea» amaitu da. USFP Herri Indarren Batasun Sozialistak dio «estatu demokratiko modernoa» eraikitzeko oinarriak ezarriko direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.