Marokoko Parlamentua aukeratzeko bozetan parte hartzea oso baxua izan da,%45ekoa, hain zuzen. Hala ere, hori ez da ehuneko erreala; izan ere, 21 milioi lagunek zuten boto eskubidea, baina soilik 13.5 milioik eman dute botoa emateko izena. Beraz, botoa emateko eskubidea zutenen %27 joan dira botoa ematera; alegia, ia 6 milioi lagun. Bestalde, 3.200 ikuskatzaile izan dira bozen zuzentasuna «bermatzen».
Parlamentua aukeratzeko hauteskundeak iragan martxoan Mohamed IV.a Marokoko erregeak hasitako erreforma aldiaren azken urratsa izan dira. Uztailaren 1ean konstituzioaren aldaketa onartu zuten galdeketa bidez.
Marokoko Parlamenturako bozetan parte hartze txikia izan da
Botoa emateko eskubidea zutenen %27k bozkatu dute; hautesle erroldan izena emandakoen %45ek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu