MENDEBALDEKO SAHARA

Marokoko poliziek 14 urteko gazte saharar bat hil dute tiroz

El Aaiun kanpoaldean milaka eta milaka saharar bildu dira bizi diren baldintzen aurka protesta egiteko; hil duten gaztea horiekin elkartzeko zain zegoen.

2010eko urriaren 25a
16:08
Entzun
Marokoko Poliziak 14 urteko gazte bat hil zuen atzo iluntzean, tiroz, Fronte Polisarioak jakinarazi duenez. El Aaiunetik gertu gertatu zen hilketa Nayem Elgarhi auto baten barruan zegoela. Saharako iturriek jakinarazi dutenez, beste 14 pertsonekin zegoen gaztea auto barruan, poliziek tiro egin zietenean. Marokoko Gobernuak ez du oraindik ezer baieztatu.

Urriaren 10az geroztik, El Aaiun kanpoaldean sortutako kanpaleku batean biltzen ari dira sahararrak bizi diren baldintza sozial eta ekonomiengatik protesta egiteko. Milaka eta milaka dira jada han bildutakoak, eta Marokoko Gobernuak poliziekin inguratu ditu eta ez du inor sartzen uzten. Hildako gaztea eta auto barruan zihoazen beste 14 pertsonak sartzeko zain zeuden, kanpalekutik bi kilometrora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.