Marokorekiko arrantza ituna urtebetez luzatu du Bruselak
Europako Batasunak zailtasun handiak izan ditu arrantza akordioari eusteko; izan ere, joan den astean sinatzekoa zen ituna, baina astebetez atzeratu da, hainbat herrialderen errezeloak zirela eta. EBko 27 estatu kideetatik hogeik baino ez dute babestu; hiru herrialde kontra agertu dira, eta beste lau abstenitu egin dira. Marokok Mendebaldeko Saharako itsas eremuan arrantzatzen du, eta horrek sortzen ditu errezeloak zenbait estaturen artean, baita han egiten dituen giza eskubideen urraketak ere. Heldu den otsailera arte indarrean egongo den protokoloaren arabera, 138 ontzik jasoko dute hango uretan arrantzatzeko baimena. Marokok, trukean, 36,1 milioi euro hartuko ditu urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu