Marokorekin arrantza ituna luzatzea kolokan paratu du Europak
Marokoren eta EB Europako Batasunaren arteko arrantza akordioa heldu den otsailean bukatuko da. Europako Parlamentua, baina, hori luzatzearen aurka agertu da. Carl Haglund diputatuak egindako txostena bozkatu dute parlamentariek. Horren arabera, ituna legez kanpokoa da, bertzeak bertze, sahararren baliabide naturaletan esku hartzen duelako. 326 diputatuk sostengatu dute txostena; 296 aurka agertu dira. Europako Batzordeak gaur proposatuko du akordioa ez luzatzea. Marokok, berriz, bart gauerdira arteko epea eman zien Europako ontziei haren urak uzteko. Fronte Polisarioaren iritziz, Europako Parlamentuak giza eskubideekiko «konpromisoa» berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu