Marokoren errepresioa gaitzetsi du Estrasburgok
ESTRASBURGO. Europako Parlamentuak giza eskubideen urtekariari oniritzia eman zion atzo. Txosten horretan, Marokok Mendebaldeko Saharan egindako errepresio eta atxiloketak gaitzetsi ditu Parlamentuak. NBEri eskatu dio Minursok bere gain har dezala Mendebaldeko Saharako giza eskubideen behaketa. Europako Batzordeak, berriz, Mendebaldeko Saharako urak Rabatekiko arrantza akordiotik kanpo utz ditzake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu