Martxa orangistak istiluak eragin ditu Ipar Irlandan
DUBLIN. Belfast Irlanda iparraldeko hiriburuan, hogei polizia zauritu dituzte protestanteek egiten duten urteroko martxak sortutako istiluetan. Ardoyne auzoan, katolikoek su bonbekin eta harriekin eraso diete poliziei. Horrez gain, nazionalisten eta unionisten arteko liskarrengatik, bi gazte atzeman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu