Sant Jordi eguna ari dira ospatzen gaur Katalunian, eta Artur Masek autogobernuaren aldeko aldarrikapena egin du: "Potentzial handia daukagu, baina orain baliabide faltagatik geratuta dago; horregatik nahi dugu erabakitzeko eskubidea", gaineratu du.
Masek arrosa batekin alderatu du Kataluniaren egoera. "Gure arrosak, guk zaindu behar dugun horrek, arantzak ditu. Garai zailak dira, eta guztion lanerako ahalegina eskatzen du aurrera egiteko". Eta "arrosa" zaintzen uzteko eskatu du, kanpotik bestelako zaintzarik gabe.
Masek batasunerako deia ere egin du, erabakitzeko eskubidea eskatzearekin batera. "Egoera honi batasun zibikoarekin aurre egitea beharrezkoa da. Guztiok elkarrekin egiten badugu, hobeto saihestuko ditugu orainaldiko arantzak eta hobeto sendatuko ditugu zauriak".