Kataluniako Generalitateak itun fiskala aldarrikatu du berriz ere, baita Diada egunean ere, baina atzoko giroa eta egunak piztu duen interes mediatikoa baliatuta, dagokiona eskuratzen ez badu harago joateko nahia dutenekin bat egiteko prest dagoela esateko aukera ez du galdu Artur Masek:«Ez badago akordiorik [itun fiskalari buruz] zabalik dago Kataluniaren askatasunerako bidea». Bezperan Mariano Raxoi Espainiako presidenteak esandakoari erantzuna ere izan da, «autonomiekin ezer negoziatzeko unea ez» dela esan baitzuen. Ez da lehentasunaRaxoirentzat: «Ez gaude saltsetarako, eztabaidetarako eta polemiketarako».
Masentzat, ordea, Espainiako Gobernuarekin itun fiskalarena negoziatzea zaila izango dela aitortu arren, dagokiena jasotzea besterik ez da aldarrikatutakoa, gobernu zentralari gehien ematen diotenenerkidegoetako bat bada ere gutxien jasotzen dutenen artean dagoelako. BBCko kazetariari espresuki esan bezala, «produzitzen» duten dirua berreskuratzea da eskatzen duena, «arlo ekonomikoan Espainiako Gobernuarekin akordio batera heltzea»,baina beste ezein proiektu baliagarriri ez dio aterik ixten: «Konplexurik gabe adierazpen katalanaren ildotik doan guztia gure egiten dugu, Kataluniaren osotasunerako joera duen hizki handiko proiektu katalan oro».
Artur Mas manifestazioan «bihotzez» egon zen, modu baketsuan egiten diren eskakizun guztiek dutelako lekua: «Itun fiskalaren aldeko ahotsak direla, edo estatu propioaren aldekoak; nazio bakezale eta demokratikoa garen aldetik errespetua merezi dugulako, edota gure duintasunagatik, norabide berean altxatzen diren ahotsak dira: Kataluniarentzat justizia eta askatasun gehiago eskatzeko bidean».
Mas: «Itunik ez bada, askatasunerako bidea zabalik dago»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu