katalunia

Mascarell Kultura kontseilari berriak PSC laga du

CiUren gobernuko kidea izatea erabaki zuen atzo.

2010eko abenduaren 28a
16:15
Entzun
Ferran Mascarell Kataluniako Generalitateko Kultura kontseilari berriak PSC utzi du, Jose Zaragoza PSCko Antolaketa idazkariak gaur jakinarazi duenez. Mascarellek atzo erabaki zuen Artur Mas (CiU) Generalitateko lehendakariaren eskaintza onartzea. "Nahiago izan du proiektu politikoa aldatzea", adierazi du Zaragozak Catalunya Radion.

Pasqual Maragall PSCko kidea Generalitateko buru izan zen garaian ere (2003-2006) Kultura kontseilari izan zen Mascarell, eta Bartzelonako Udalean ere alor horretan batzordeburu izana da.

Miquel Iceta PSCko lehen idazkariordearen ustez, "bateraezina" da CiUren gobernuan kontseilari izatea eta Kataluniako alderdi sozialistako kidea izatea, "bi alderdien bideak desberdinak direlako. Bartzelona futbol klubeko bazkide bat izan al daiteke Espanyoleko zuzendari?".

"Ahal duen gobernua osatzen ari da"

Joaquim Nadal Kataluniako parlamentuko PSC taldeko presidentearen ustetan, Mas "ahal duen gobernua osatzen ari da eta ez nahiko lukeena bezalakoa".Jendeak ezezko asko eman dizkiola adierazi du, gobernuko postuak eskaini dizkionean. Hala ere, konfiantza tartea emango diola esan du, baina baita oposizio gogorra egingo dutela ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.