PDC

Masek alderdikideen %95en babesa lortu du

Neus Munte izango da alderdiko lehendakariordea. Alderdiaren kontseilu nazionalerako bozketaren emaitza estua izan da; Conesa gailendu zaio Vilari, baina %50aren babesik ez duenez lortu, bigarren itzulia egingo dute.

Munte eta Mas, atzo. ALBERTO ESTEVEZ / EFE
2016ko uztailaren 23a
11:45
Entzun

Aurreikuspenak bete dira, eta Artur Mas izango da PDC Partit Democrata Catalako lehendakari berria, eta Neus Munte izango da presidenteordea. Beste hautagaitzarik ez zegoen alderdiaren presidentziarako, eta %95,07ren babesa lortu du tandemak.

Marta Pascal buru zuen zerrendak ere erraz irabazi du alderdiko zuzendaritzarako bozketa; %87,7ren babesa lortu du.

Kontseilu nazionalerako bozketa, berriz, errepikatu egin beharko dute. Merce Conesak Santi Vilak baino boto gehiago lortu ditu —%49,44ren babesa aurrenak eta %42,04rena bigarrenak—, baina alderdikideen erdiaren babesa ez duenez lortu, bigarren buelta egingo dute, bi hautagaietako bat erretiratzen ez bada. Bozketak ez du datarik, oraingoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.