Artur Mas CIUko Kataluniako lehendakarigaiak azaldu du nahiago duela berriro Generalitateko presidente izendatu aurretik egin akordioa ERCrekin. Astelehenean eratuko dute legealdi berriko parlamentua, eta inbestidura saioa handik hamar egunera egingo dute.
CiU eta ERC azkeneko egunetan negoziazioetan dabiltza. Masek eta Oriol Junqueras ERCko buruak atzo ez zuten lortu akordioa ixterik, eta jakinarazi zuten datozen egunetan segituko dutela hizketan. Masen arabera, bi alderdien arteko akordio "egonkor" bat gabe zailagoa izango dela gobernatzea eta autodeterminazio galdeketa egitea.
ERCk iragarri du Mas babestuko duela inbestidura saioan, baina gobernatzeko akordioa ixteko erreferenduma gehiago zehaztu nahi du. CiUk hitzarmena "une labainkor eta garrantzitsuenean" dagoela onartu du.
Azaroaren 25eko legebiltzarrerako hauteskundeetan CiUk 50 legebiltzarkide lortu zituen, ERCk 21, PSCk 20, PPk 19, ICVk 13, Ciutadansek 9 eta CUPek 3. Autodeterminazioaren aldeko indarrak parlamentuaren %64 izango dira. Argazkian, Diadako martxa.