Masen hitzaldia

2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Hauek dira Artur Mas Generalitateko presidenteak politika orokorrari buruzko hitzaldian, herenegun, esandako pasarte aipagarrietako batzuk.

ITUN FiSKALA

«Itun fiskalari emandako zartakoak aukera historikoa galtzea eragin du; Raxoik esan zidan itun fiskala Espainiako kongresura eramateko, eta nik ezetz esan nion. Oraingoan botoa ez du kongresuak emango, herritarrek baizik»

HAUTESKUNDEAK

« Kaleko ahotsa bozkalekuetakoa bilakatuko da; Diadako manifestaziora joan ez ziren guztiak han eskatzen zenaren kontra dauden jakiteko; Ez da hauteskundeetara deitzen pertsona edo alderdi bati laguntzeko; deituko ditugu herritarrek euren etorkizunaerabakitzeko»

BOZEN ONDORENA

« Azaroaren 25aren ondoren, parlamentua eta gobernua herritarrek agintzen dutenaren hartzaile izango dira»

BERMEAK

«Historiaren bermea daukagu. Kulturan oinarritutako nortasunak bermatzen gaitu, eta ez etniak edo arrazak; hizkuntzarekiko konpromisoak bermatzen gaitu, ez isilarazten duten diktadurek eta gerrek. Ez gaude Europan; europarrak gara, eta denaren gainetik izan nahiak bermatzen gaitu».

OZTOPOAK

« Bidea oztopoz beterik egongo da, probokazioz eta mehatxuz. Esango dute Katalunia amildegira doala, eta pertsonen jatorri geografikoa erabiliko dute. Jakin dezatela gaztelania Kataluniaren ondarea ere badela. Kataluniaren arimak nahasketak elikatzen ditu».

MURRIZKETAK

« Kataluniak nahikoa baliabide sortzen ditu murrizketak egin behar izan gabe, baina baliabide asko ez dira itzultzen, eta jasotzen dituztenek ez dute egiten diegun proposamena negoziatu nahi».

DIADA

« Eztabaidaren jatorrian Diadan herritarrek egin zuten independentzia eskaera dago, eta CiUren zirriborroak dio herritarrei galdetu nahi diela, egutegi bat zehaztu gabe, Kataluniak Europako estatu berri bat izan behar duen edo ez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.