TXETXENIAKO GATAZKA

Maskhadov eta Basaiev hiltzeko operazioa abiatu du Kremlinek

«Azkenetan» daudela eta «geldiarazteko neurri guztiak» martxan jarri dituztela ohartarazi dute agintariek

Erredakzioa
2004ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Aslan Maskhadov Txetxeniako presidente independentista eta Shamil Basaiev gerrillari txetxeniarra «geldiarazteko» operazioa abiatu zuen atzo Kremlinek. Txetxeniako Barne ministrorde Sultan Satuiev koronelak «terroristak» herrialdeko «eremu menditsuan» daudela jakin ondoren «atxilotzeko neurri guztiak» martxan jarri dituztela jakinazi zuen: «Bi hauekgainerako gerrillari guztiak elkartuta baina min gehiago egiten diotela herriari, beraz, azkenetan daude». Maskhadov eta Basaievek «erresistentzia» ezartzen baldin badute, «hil» egingo dituztela zehaztu zuen ministrordeak: «Ez dugu ospakizunetan aritzeko inongo arrazoirik». Errusiako Armadak Atxkhoi-Martanovski eskualdean dagoen Kulari herria eraso zuenatzo goizaldean bi pertsona zauritu ziren.The Chechen Times webguneak, halaber, Samashki, Sernovosdski eta Alhan-Jurt herrietan soldadu kopurua handitu egin dela zehaztu zuen.

Txetxeniako Barne Ministerioaren arabera, operazioan mila polizia ari dira parte hartzen. Dena den, «beste egitura» batzuekin «elkarlanean» ari direla adierazi zuen Satuiev koronelak FSB Errusiako Segurtasun Zerbitzuetaz eta Errusiako Armadaz ari zen. Zerbitzu sekretuek hamar milioi dolar eskaini zuten Maskhadov eta Basaiev «neutralizatzeko» informazio «fidagarriaren» truke gerrillari txetxeniarrek hogei milioi dolar eskaini zituzten hurrengo egunean Errusiako presidente Vladimir Putin atxilotzeko lagungarria izan zitekeen informazioaren truke. Ordainsaria eta operazioaren artean, dena den, loturarik ez dagoela esan zuen ministrordeak: «Gure operazioa iraunkorra izango da». Alta, soldaduek ordainsaria jasoz gero, dirua «zauritutako poliziak artatzeko eta hildakoen senideak laguntzeko» baliatuko dela jakinarazi zuen. Aslan Maskhadov eta Shamil Basaiev «buruzagi terroristak» direla eta ez «komunikabide batzuk dioten moduan independentistak», iritzi zion Sultan Satuievek: «Ehunka pertsonaren hilketa eragin zuten erasoen gaineko erantzukizuna onartu zuten munduaren aurrean».

Basaiev lehentasuna

Shamil Basaiev ekintzaile txetxeniarrak bere gain hartu zituen iragan ostegunean azkenaldian izandako erasoak, Beslango eskolako bahiketa barne.

Ildo horretan, Txetxeniako Armadako Sulim Jamadaiev komandanteak Basaiev euren lehentasuna dela esan zuen. «Gainontzeko gerrilari guztiek baino gehiago balio du eta aurrenekoa izatea merezi du. Bere bila arituko gara gau eta egun, bera harrapatu eta zutoin batean zintzilikatu arte». Komandantearen arabera, ordea, horrek ez du esan nahi Maskhadovekin ahaztuko direnik. Aslan Maskhadov bahiketarekin zerikusirik izatea ukatu eta bitartekari lana egiteko prest azaldu zen. Txekiako hiriburuan, Pragan, egoitza duen Liberty irratiari atzo emandako elkarrizketan gatazka konpontzeko hogeita hamar minutu aski direla esan zuen presidente independentistak. Errusiako presidente ohi Boris Jeltsinekin bake hitzarmena hitzartzeko denbora tarte hori aski izan zuela zehaztu zuen Maskhadovek eta Putin lehen ministro zeneanere akordioa sinatzen saiatu zela: «Baina Putinek gerra behar zuen eta gerra aukeratu zuen». Baldintza bakarra txetxeniarren segurtasuna bermatzea zela gaineratu zuen presidente independentistak. Bien bitartean, errefuxiatuta bizi diren txetxeniarren bizi baldintzak onartezinak direla salatu zuten atzo Mugarik Gabeko Medikuek. Orotara, 260.000 errefuxiatu txetxeniar daude egun eta horietatik 52.000 Ingushetian bizi dira. Erakundeakegindako ikerketaren arabera, bertan bizi diren errefuxiatuek euren jaioterrira itzultzeko presioak jasaten dituzte. Errefuxiatu txetxeniar guztiek bonbardaketen lekuko izan direla eta %90k gerraren ondorioz senideren bat galdu dutela zehazten da txostenean. Atxiloketak, desagerpenak eta giza eskubideen urraketa ohikoak dira erakundearen arabera.

FSBk eskolan sartzeko plana zuen

Beslango bahiketaren ondoren, txetxeniarren kontrako neurriak zorroztu direla ohartarazi dute giza eskubideen aldeko erakundeek. Ildo horretan, Ipar Osetian bizi diren txetxeniarrak ez dituztela ospitaletan onartzen salatu zuen atzo Chechen egunkariko zuzendari Satsita Isaievak.

Bestetik, FSB Errusiako Segurtasun Zerbitzuetako zuzendari Nikolai Patrouchevek Beslango eskolara sartzeko plana zutela onartu zuen Legebiltzarrean egindako agerraldian: «Sartzeko plana genuen, baina mementu horretan ez geunden prest».

-

PUTINEN KONTRAKO ERASOA



 

Ekintzailea kolpeen ondorioz hil zela dio Fiskaltzak





Iragan larunbatean Errusiako presidente Vladimir Putinen kontrako erasoa egiteko asmoa zuen Alexandre Pumane «gorputzean jasotako kolpe larrien ondorioz» hil zela jakinarazi zuen herenegun Moskuko Fiskaltzak. Ustezko ekintzailea larunbata goizean atxilotu zuten hiriburuko Kutuzov etorbidean bonba-auto bat zartarazi behar zuen unean presidentea bertatik pasatzen da egunero.

FSB Errusiako Segurtasun Zerbitzuek «gaixo» jarri zela eta Sklifasovski ospitalera eraman zutela adierazi zuten: «Bertan bihotza ahulduta zeukalako hil zen». Fiskaltzak, berriz, kolpeen ondorioz hil zela zehaztu zuen.Alexandre Pumanek mila dolar jasotzearen truke bi bonba-auto jartzeko konpromisoa hartu zuela esan zuen galdeketan, betiere, zerbitzu sekretuen arabera.Bien bitartean, Errusiako Armadako Juri Budanov koronelari barkamena eman zion iragan astean Ulianovsk eskualdeko Indultu Batzordeak. Errusiako Auzitegi Gorenak hamar urteko kartzela zigorra ezarri zion iaz Budanovi 2000. urteko martxoaren 27an hemezortzi urteko Elsa Kugaieva txetxeniarra bahitu eta itotzeagatik ekintzailea zela argudiatu zuenÐ. Auzitegi Militarrak aske utzi zuen Budanov baina iaz erruduntzat jo zuen Gorenak. Putinen onespena behar da orain indultua indarrean sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.