Txetxenia

Maskhadov Txetxeniako presidente independentista hil duela dio Errusiak

Errusiako Armadako zabaldu duenez, Aslan Maskhadov Txetxeniako presidente independentista hil dute gaur, operazio militar batean. Zehazki, Groznitik iparraldera dagoen Tolstoi-Iurt herrian. Maskhadov bunker batean ezkutatuta zegoela esan dute, borroka egon dela, eta hil egin dutela. Txetxeniako Fiskaltzak esan du, informazioa frogatzen ari direla. Bien bitartean, Errusiako NTV telebista kateak Maskhadovena omen den gorputz hila erakutsi du.

2005eko martxoaren 8a
18:10
Entzun
Ipar Kaukasoko aginte militarreko bozeramaile Ilia Shabalkin jeneralak jakinarazi du Maskhadov hil dutela.

Maskhadovek su-etena ezarri zuen otsailaren 4tik 22ra, baina Moskuren erantzunik jaso ez zuenez, aipatutako azken egun horretan, bertan behera lagatzen zutela iragarri zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.