Mundua

Matthew urakanak 130 hildako utzi ditu Haitin

Larrialdi egoeran daude Floridan, Hego Carolinan eta Georgian. Beren etxeetatik alde egiteko agindua dute bi milioi lagunek Matthew urakana dela-eta. 4ko indarrarekin, gogor doa. Aurretik, Haitin gutxienez 130 hildako utzi ditu eta txikizio handia Kuban.

Kubako Baracoa herria, urakana pasatu ostean. ALEJANDRO ERNESTO / EFE
2016ko urriaren 6a
15:04
Entzun

François Anick Joseph Haitiko Barne ministroak gaur eman ditu datuak: gutxienez 130 lagun hil ditu Matthew urakanak, eta txikizio handia egin du: 20.000 etxe oso kaltetuta gelditu dira. Gainera, komunikazio bideak ez direnez oso onak, eta ez daukate herrialdeko toki batzuetako informaziorik. Gobernuak babes eta elkartasuna azaldu die kaltetuei.

Kubatik ere pasatu da Matthew, 4ko indarrarekin. Ez da hildakorik izan, baina txikizioa handia izan da han ere. Nazio Batuen Erakundeak laguntza eskaini dio.

Floridan larrialdi egoera ezarri du bertan Barack Obama AEBetako presidenteak. Floridan, Hego Carolinan eta Georgian beren etxeetatik alde egiteko agindua dute bi milioi lagunek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.