Espainia

Matxinada delitua moldatu nahi du PSOEk, "arduradun politikoak" zigortzeko

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak iragarri du Espainiako Gobernuak mota horretako moldaketarik proposatzen badu, babestu egingo duela. Hala egin ezean, PSOEk aurkeztuko du proposamen bat Kongresuan.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia, atzo, hedabideen aurrean egin zuen agerraldian. EMILIO NARANJO, EFE
2018ko maiatzaren 16a
11:18
Entzun

Zigor Kodea "eguneratu" nahi du PSOEk, matxinada delituari dagokion atalean, "haien karguak ordena konstituzionala iraultzeko erabiltzen dituzten arduradun politikoak" zigortu ahal izateko. Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak iragarri du Espainiako Gobernuak legedia norabide horretan aldatzeko neurririk proposatuko balu egitasmoa babestuko duela bere alderdiak. Mariano Rajoyren gobernuak halako urratsik egiteko borondaterik ez balu, berriz, PSOEk proposamen bat aurkeztuko du Espainiako Kongresuan eztabaidatzeko.

Sanchezek adierazi du matxinada delitua egun Zigor Kodean jasota dagoen moduan kolpe militarrak zigortzeko pentsatua dagoela soilik, eta, haren iritziz, beste egoera batzuetan ere ezarri ahal izateko moldatu behar da, "konstituzioaren gisako ondare juridiko bat" babesteko. PSOEko buruak argudiatu du Kataluniako independentistek "duela zenbait urte irudikaezinak ziren gertaerak" sustatu dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.