Matxinada hasi zenetik, Libian bizi ziren 200.000 egiptoar etxera itzuli dira

2011ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Migrazioen Nazioarteko Erakundeak (MNE) jakinarazi duenez, iragan otsailetik, Libiako matxinadak hasi zirenetik, 200.000 pertsona beren jatorrizko herrialdera itzuli dira: Egiptora, eta horrek ondorio kaltegarriak eragin ditu Egiptoko zenbait eremu behartsutan. Batez beste, Libian zeuden bost egiptoarretik bat jatorrizko bizitokira itzuli da.

Ingurunerik kaltetuenen artean Fajumgo eremua dago. Atzerrira joandako egiptoarrek dirua bidaltzen diete bertan geratu diren senideei, eta kopuru hori 33 milioi dolar ingurukoa dela kalkulatu du Fajumgo Gobernuak. Egiptoar emigranteen itzulerak, ordea, barne produktu gordinaren %5,3 osatzen duten bidalketak murriztu egin ditu, eta egiptoar askok bizimodua aurrera ateratzeko beste bide batzuk bilatu beharrean daudela dio MNEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.