Matxinada hiriburura hedatu ondoren, etxeratze agindua eman du Tunisiak

Herritarren eta nazioartearen protestak baretze aldera, Barne ministroa kargutik kendu du Ben Alik

2011ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Herritarren jazarraldia hedatuz doa Tunisian, Zin el Abidin Ben Ali presidentearen aginteak Barne ministroa kargutik kendu eta azken egunotan atxilotutakoak aske utziko direla jakinarazi arren. Manifestazioak Tunis hiriburura zabaldu dira eta gobernuak etxeratze deia indarrean jartzea erabaki du. Poliziaren gogor jokatzearen ondorioz, beste bi lagunek bizia galdu dute. Hain zuzen, «indarraren gehiegizko erabilera», salatu dute Nazio Batuen Erakundeak eta Europako Batasunak, eta gertaeren argitzeko xedean, ikerketa independenteak egotea eskatu ere.

Nazioartearen salaketa horiek eta herritarrak beraiek baretzearren, Tunisiako Gobernuak Rafik Belhaj Kacem Barne ministroaren kargutik kentzea iragarri arren atzo goizean. Ministerio horrek berak, ordea, geroago jakinarazi du etxeratze deia indarrean jarriko dela Tunis hiriburuan, arratseko 20:00ak eta goizaldeko 05:30ak tartean. Erabakia hartu dute hiriburu erdialdean eta Ettadhamen eta Intilaka auzoetan protesta egileen eta segurtasun indarren artean borroka gogorrak egon eta gero. Hegoaldeko Duz hirian, berriz, poliziek eginiko tiroen ondorioz, bi lagunek bizia galdu dutela ziurtatu dio lekuko batek AFP agentziari. Tunisiako Langileen Alderdi Komunis- tako buru Hamma Hammami ere atxilotu dute.

Iragan aste erditsutik joan den astelehena artean, berriz, indarkeriak gertatu ziren Tunisia zentro-erdialdeko Kasserin, Regeb eta Thala hirietan. Bortizkeria horietan, 21 lagun hil direla zehaztu du Samir Laabi Informazio ministroak. Alabaina, Giza Eskubideen Nazioarte Ligaren presidente Suhayr Belhassenek ziurtatu duenez, gutxienez 35 herritarrek bizia galdu dute. UGTT Tunisiako Langileen Batasuneko kide Sadok Mahmudik esan du Kasserin hirian soilik 50hildako egon dela, segurtasun indarren oldartze gogorraren ondorioz.

Egoera larritzearen aurrean, NBEk eta EBk salatu dute Tunisiako agintearen aldetik «indarraren gehiegizko erabilera» izan dela, eta, gertakari bortitzen nondik-norakoak argitzearren, ikerketa independenteak eskatu dituzte. «Jaso ditugun informazio batzuek agerian jar lezakete protesta egite gehienak baketsuak zirela etasegurtasun indarrek oldar egin dietela indarrez jokatzegehiegirekin», adierazi du NBEko Giza-eskubideen goi komisario Navy Pillayk. NBEko goi arduradunak gaineratu du: «Behar-beharrezko da Gobernuak ikerke- ta garden, sinesgarri eta independente bat ebatzi dezan, indarkeria eta hilketa horiek argitzeko». Eskaera bera egin du EBko diplomaziaburu Catherine Ashtonek, haren bozeramaile Maja Kocijanciken ahotik. «Segurtasun indarrek protesta egile baketsuei gehiegizko indarrez oldartzegatik kezkatuta gaude», adierazi du Ashtonen eledunak, eta gaineratu: «Bortizkeria horiek onartezinak dira eta haien manatzaile eta obratzaileak identifikatu eta auzitara eraman behar dira».

«Orekaren» bila dabil Paris

Paris aldetik, anartean, tonua nabarmen malguago geratu da, Frantziak betidanik sustatu duelarik Ben Aliren agintea. Ministroen Kontseilutik irtetean, eta ezkerreko oposizioak eginiko kritika gogorren ostean, François Baroin Gobernuaren bozeramaileak zehaztu du Parisek «jarrera orekatu bat» mantendu nahi duela. «Indarkeriak deitoratuz, lasaitasunera deituz, eta Tuniseko gobernuari gure kezkak agertuz, Frantziak jarrera orekatu bat mantendu nahi izan du, Tunisian bizi den egoeraren aurrean». Tunisiarekiko «lotura historiko etaadiskidetasun harremanengatik, urrunago joatea eskusartzea izango litzateke, eta hori ez da batere Frantziako diplomaziaren ohiko jokaera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.