Iraultza herrialde arabiarretan: Libia

Matxinoak Gaddafiren egoitzaz jabetu dira

NATOko hegazkinek Gaddafiren Bab El Aziziya egoitzaren sarrera bonbardeatu dute eta matxinatuak sartu ahal izan dira. Gaddafiren ingurukoek diote ez dela Tripolitik atera, matxinatuek egoitza osoan zehar ibili dira bere bila, baina oraingoz ez dago bere berririk. Al Jazeera telebista zuzenean ari da bertatik. 

2011ko abuztuaren 23a
19:14
Entzun

NATOko hegazkinek Muammar Gaddafiren egoitzaren sarrera bonbardatu ondoren matxinatuak honen egoitzaz jabetu ahal izan dira.

Gaddafiren ingurukoek diote hau ez dela Tripolitik irten, matxinatuak egoitza osoan zehar ibili dira bere bila baina oraingoz behintzat ez dago bere berririk.

Munduko Xake Federazioko presidente Kirsan Iliumzhínovek Errusiako Interfax informazio agentziari esan dionez Gaddafik telefonoz izandako elkarrizketa batean esan dio Tripolin dagoela eta ez duela Libia uzteko "inolako asmorik". "Oso ondo nago, ez sinistu mendebaldeko telebistek ematen duten informazio faltsua".

Al Jazeera telebista kateak zabaldu duenez, Muammar Gaddafiren aldekoen eta erreboltarien arteko borrokak areagotu egin dira azken orduetan Tripoli hiriburuan. Atzo hiria ia mendean zutela aldarrikatu zuten matxinoek, baina, agidanez, uste baino erresistentzia gune gehiago sortu dira azken orduetan.

Halaber, Muammar Gaddafiren hiru seme preso zituztela zabaldu zuten atzo lau haizeetara Libiako matxinoek. Atzo iluntzean Al Jazeera telebista kateak zabaldu zuen, ordea, Mohammedek ihes egitea lortu zuela preso zeukaten lekutik, Gaddafiren aldeko tropen laguntzarekin, Bart goizaldean, berriz, hiruetako beste bat, Saif al Islam, agertu da jendaurrera, libre. Areago, inoiz ez dela atxilotuta egon ziurtatu du, atzo erreboltariek eta Hagako tribunalak besterik esan bazuten ere -orain, atxiloketaren baieztapen ofizialik ez duela inoiz izan zuzendu du Hagak-. Saif al Islam Gaddafiren semeen artean mediatikoena da, eta erregimeneko bigarren agintaritzat jotzen dute. 

Aita, Gaddafi koronela, onik eta leku seguruan dagoela ziurtatu du Saif al Islamek agerraldi horretan. Hain justu, Gaddafi non dagoen da une honetan galdera nagusietako bat, Libiako erregimeneko buruzagi nagusiaren arrastorik ez baita azken orduetan. Alde egin duela zabaldu den arren, AEBetako iturriek ziurtatu dute Libian dagoela.

Gainerakoan, nazioarteko agintari nagusiek, berriz, amaitutzat jo dute Gaddafiren erregimena, besteak beste, Barack Obama AEBetako presidenteak eta Ban Ki Moon NBEko buruak.

[YouTube]http://youtu.be/YzQ6OljdWj0[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.