Mazedonia-Grezia

Mazedoniako Parlamentuak onartu du herrialdearen izena aldatzea

80 diputatuk egin dute aldaketaren alde —ganberako bi herenak—, eta Balkanetako herrialde horrek 'Ipar Mazedonia' izena izango du.

Mazedoniako lehen ministroa parlamentuako bozketaren ostean, atzo. EFE
ander perez zala
2018ko urriaren 20a
15:36
Entzun

Europako Batasunak hitza eman zion Mazedoniari 2019ko ekainean hasiko dituztela bat egiteari buruzko negoziazioak. Baldintza bat nahitaez bete behar du, ordea: Greziarekin izena aldatzeko egin duen akordioa indarrean sartzea. Atzo gauean, Mazedoniako Parlamentuak baiezkoa eman zion izen aldaketari, eta, lege aldaketak egin ostean, Balkanetako herrialde hori Ipar Mazedonia izango da.

Irailaren 30ean erreferenduma egin zuten izen aldaketaz, baina parte hartzea %36,87 izan zen, gutxienetik urrun (%50+1); hala ere, Zoran Zaev lehen ministroak "arrakastatsutzat" jo zuen, %91,4k baietza eman ziotelako. Egun horretan bertan, gobernuak adierazi zuen izena aldatzeko asmoari eutsiko ziola.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.