ipar irlanda

McGuinnessen iloba bat zauritu dute Derryn, tirokatuta

Ipar Irlandako Poliziak uste du IRAko disidenteak egon daitezkeela ekintzaren atzean. Sinn Feinek dio "erasoak haserrea" eragin duela.

2011ko abenduaren 14a
14:12
Entzun

Martin McGuinness Sinn Fein alderdiko agintari eta IRAko buruzagi ohiaren iloba bat —Ruairi Canning— eta honen lagun bat zauritu egin dituzte Derryn (Ipar Irlanda), hanketara tiroak botata, Ipar Irlandako Poliziak esan duenez. Erietxera eraman dituzte biak, eta euren osasun egoera "egonkorra" da.

Poliziak uste du IRAko disidenteak egon daitezkeela tiroketaren atzean. Martina Anderson Sinn Feineko parlamentarioak esan du "erasoak haserrea" eragin duela Derryko komunitatean, eta gehienak bake prozesuaren alde daudela.

Ruairi Canningen aita Marvini IRAko disidenteen ekintzetan parte hartu izana leporatu izan diote.

Azkeneko bi urteetan Benetako IRAk antzeko 30en bat eraso egin ditu Derryn eta inguruetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.