IOMren eledun Joel Millmanek azaldu duenez, egun Espainia da errefuxiatuen helmuga nagusia: "Urtarriletik uztailera, 20.992 migratzaile iritsi dira Espainiako kostaldera". Italiara, berriz, 18.130 iritsi dira, eta gainontzekoak Greziara —15.528—, Maltara —243— edo Ziprera —108— joaten dira.
Hildakoei dagokionez, Espainiara doan itsasbidean 304 etorkin hil dira aurten, Italiara doanean 1.111 eta Greziara doan itsasozko bidean, aldiz, 89.
Duela gutxira arte Italia zen migratzaileen helmuga nagusia, baina Italiako Gobernuaren jarreraren ondorioz, migratzaile gehienak Espainiara joateko erabakia hartu dute, hango gobernuak Italiakoak baino jarrera irekiagoa duelakoan. Atzo, 602 migratzailek Ceutako hesia zeharkatzea lortu zuten.