Gauzak argi esaten dituztenetakoa da Megan Rapinoe, AEBetako emakumezkoen futbol selekzioko kapitaina. Ez da lehen aldia Donald Trump presidentearen aurkako adierazpenak egin dituena. Joan den udan, esaterako, esan zuen ez litzatekeela joango Etxe Zurira presidente errepublikanoak hara gonbidatuko balu ere. "Guk baztertu nahi ditugun balioak ordezkatzen ditu hark. Esaten duenean Amerika Handi egin nahi duela, esan nahi gutxi batzuentzat egin nahi duela handi".
[youtube]https://youtu.be/WFMKuB-un7o[/youtube]
Oraingoan, baina, Urrezko Baloiaren irabazleak urrats bat gehiago egin du, eta bat egin du demokraten presidentetzarako lehiarekin. "Uste dut garrantzitsuena dela maniako hori Etxe Zuritik ateratzea", adierazi du Rapinoek berak azken egunetan emandako elkarrizketa batean baino gehiagoan. "Eraman nazazue zuen autobusetan, sartu zuen asmoetan! Badakit gai naizela jendea erakartzeko. Ate guztiak joko ditut jendea bozkatzera joan dadin".
Hala ere, futbolari estatubatuarrak ez du denbora asko izango kanpaina egiteko; izan ere, taldea Olinpiar Jokoetara joatekoa da uztailean.