Mekara (Saudi Arabia) joan eta orain etxera itzuli ezinik daude 2.200 palestinar Aqaban (Jordania). Egiptoko Gobernuak ez die herrialdera pasatzeko baimena ematen eta blokeatuta daude mugan. Israelen kontrola pasatu behar dutela argudiatzen du Egiptok. Khamis Najar Palestinako legebiltzarkideak ohartarazi du palestinarren egoera arriskuan dela; izan ere, gehienak emakume helduak dira, eta nekatuta daude bidaiaren ondorioz.
AL FATAREN 34. URTEURRENA. Al Fata erakundeak, bestalde, 34 urte beteko ditu aurki eta ospakizun ekitaldiak arriskuan daude. Hamasek Gazan ospakizunik egitea debekatu dio Al Fatari. Zibilen biziak arriskuan jar daitezkeela argudiatu du erabaki hori hartzeko Hamasek.
PAN Palestinako Aginte Nazionalak Al Aksako Martirien Brigadako milizia taldea -Al Fatari lotuta- desegin egin dela jakinarazi zuen atzo. Erakundeak helarazitako ohar batean, baina, informazio hori ukatu egiten zuten: «Inoiz ez ditugu armak entregatuko eta borrokari eutsiko diogu».
Mekatik bueltan diren 2.200 palestinar Egipton sartu ezinik daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu