Myanmar

Mende erdian lehen aldiz, zibil bat izango da Myanmarko estatuburua

Suu Kyiren gertuko Htin Kyawk aukeratu du Parlamentuak presidentetzarako; militarren hautagai Myint Swe izango da presidenteordea.

Htin Kyaw aukeratu dute Myanmarko presidente. HEIN HTET / EFE
2016ko martxoaren 15a
08:30
Entzun

Espero bazen ere, lasaitua hartu dute askok Parlamentuaren erabakiaren berri izan dutenean. 50 urtean lehen aldiz, zibil bat izango da Myanmarko presidente, NLDren hautagai eta Suu Kyiren gertukoa den Htin Kyawk. Ez du, hala ere, agintaldi erraza izango, presidenteorde gisa hautatu baitute Junta Militarraren hautagaia, Myint Swe.

Parlamentuko 652 legebiltzarkideetatik 360ren babesa eskuratu du Htin Kyawk. Hark Suu Kyi bera izan du gogoan emaitzen berri izan ostean, eta eskerrak eman dizkio bere alde egindako lanagatik. Myanmarren bertan, ordea, gutxik jarri dute zalantzan Bakearen Nobel sariduna izango dela itzalean estatua zuzenduko duena.

Suu Kyik berak ezin izan du bozketara aurkeztu, izan ere, Konstituzioaren arabera, hautagaiaren seme-alabek Myanmarko herritartasuna izan behar dute hark estatuko buruzagitza eskuratuko badu. Ondorioz, eta hainbat astez borrokatu ostean, amore eman zuen joan den astean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.