Tibeteko erreboltak ikasteko balio izan dio Txinari; zehazki, Mendebaldeko hainbat komunikabide, agintari eta jende nolakoak diren ikasteko, Qin Gang Atzerri ministroaren arabera. "Tibeteko liskarrak gauza tristea izan dira, baina neurri batean onuragarriak izan daitezke, zer ikasi eman baitigute".
Hain justu, Tibeteko egoera desitxuratzea egotzi die Qinek Mendebaldeko komunikabideei: Europan Erdi Aroan bezala bizi direla tibetarrak adierazi dute komunikabideek Qinen iduriko, eta hori egiatik urrun dago. Aitzitik, Tibet garapen bidean dela eta hango herritarrak -monje budistak barne- aske bizi direla azpimarratu du Txinako Atzerri ministroak.
Martxoaren 14an istiluak lehertu zirenetik lehen aldiz, Lhasa hiriburua bisitatzeko aukera izan dute atzerriko kazetariek. Agintariek gidatu dute bisita hori, baina une batean, monje budista batzuek prentsaurreko bat eten eta kazetarien aurrean beren ikuspegia azaltzeko modua izan dute. Tibeten askatasuna eskatu dute eta Dalai Lamaren aldeko aldarrikapena zabaldu.
Tibet
Mendebaldeko komunikabideek Tibeteko egoera desitxuratu dutela dio Txinak
Eskualde hori garatzen ari direla eta hango jendea askatasunean bizi dela ziurtatu du Qin Gang Atzerri ministroak. Erreboltak "ikasteko" balio izan diela erantsi du. Istiluak hasi zirenetik lehen aldiz Lhasa hiriburua bisitatzeko aukera izan dute gaur atzerriko kazetariek; agintariek haien aurrean ematen ari ziren prentsaurrekoa eten dute zenbait monje budistak eta Tibeteko egoera salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu