mundua

Mendebaldeko Saharako urak Marokoko arrantza akordiotik kanpo uzteko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak EBri

Marokori "saharraren giza eskubideak errespeta ditzan" eskatzeko dei egin diote Europako Batasunari.

2012ko otsailaren 9a
11:28
Entzun

Eusko Legebiltzarrak Europako Batasunari eskatu dio Mendebaldeko Saharako urak Marokorekin duen arrantza akordiotik kanpo utz ditzan, eta Marokorekin negoziatzen duenean, "Marokok saharraren giza eskubideak errespetatzeko" eskatu diezaion. UPDk egindako proposamena onartu du legebiltzarrak.

Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkideak gogorarazi du hilaren amaieran bukatzen dela Marokok eta EBk duten akordioa; beraz, berriro negoziatu beharko dute.

Horrez gain, Eusko Legebiltzarrak dei egin die Espainiako Gobernuari eta EBko erakundeei "Mendebaldeko Saharako deskolonizazio prozesuari soluzio zuzen, iraunkor eta nazioarteko legealdiarekin bat datorren irtenbidea" eman diezaion.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.