Irudia. AEB
«MENDEKURIK EZ, JUSTIZIA NAHI DUGU»
Otsailaren 26tik, Tryvon Martin tiroz hil zutenetik, gogortu egin dira Justiziaren kontrako protestak Stanforden eta AEBetako beste hainbat hiritan, George Zimmerman erasotzailea kargu barik aske dagoelako. Auzoa bere borondatez zaintzen zuen Zimmermanek, eta armak eramateko baimena zeukan. Duela hilabete, Martin 17 urteko mutilari tiro egin zion, ustez «bere burua defenditzeko». Gaztea beltza zenez, erasoa arrazista izan dela salatu du giza eskubideen aldeko erakunde askok. Martinen familiak erasotzailea atxilotzeko eskatu du: «Mendekurik ez, justizia nahi dugu». Irudian, Martinen ama eta anaia, abokatuarekin, atzo, Stanforden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu