Ukraina

Menia hitzartu dute Poliziak eta protestan ari direnek Kieven

20:00etan amaituko da menia —Euskal Herrian 19:00etan—.

2014ko urtarrilaren 23a
13:35
Entzun

Viktor Janukovitx Ukrainako presidenteak eta oposizioko buruek larrialdiko bilera dute, eta bertan ados jartzen ote diren ikusteko zain, 20:00etara arte indarkeria etetea adostu dute Poliziak eta protestan ari direnek.

Jada sei dira azken egunetako liskarren ondorioz hildakoak. "20:00etan itzuliko naiz negoziazioen berri emateko", azaldu du Vitali Klitxko oposizioko buruzagiak.

Gudu zelai bihurtu dira Kieveko karrikak azken egunetan. Lubakiaren alde banatan, egoera jasangaitz bihurtu izana leporatzen diote elkarri Ukrainako Gobernuak eta oposizioko alderdi nagusiek.

Janukovitx presidenteak larrialdiko bilkura egitera deitu zituen atzo goizean Batkivstxina, Udar eta Svoboda oposizioko alderdietako buruak. Hiru orduko negoziazioaren ostean, alta, aldeak ez dira hasierako tokitik mugitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.