Merahen anaiari atxiloaldi prebentiboa ezarri diote
PARIS. Ustez Frantziako Montauban eta Tolosan hiru militar,hiru haur eta irakasle judu bat hil zituen Mohamed Merahen anaia Abdelkader Merahi atxiloaldi prebentiboa ezarri dio epaileak. Hilketetan konplize izatea, gaizkileekin elkartzea eta lapurreta egitea leporatzen diote. Haren abokatu Anne Sophi Laguensek esan du bere bezeroak guztiz gaitzesten duela anaiak egindakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu