Hilberria. Nancy Wake
Merezimenduen borrokalaria
Berezia, ausarta, heroia. Hala definitzen duteNancy Wake, Bigarren Mundu Gerran aliatuek gehien medailatu zuten emakumea. Australiarra jaiotzez, pasa den igandean hil zen Londresen, 98 urterekin. Hainbat herrialderen alde egindako lanari esker hamaika aitorpen jaso ditu. Frantziako erresistentziako kide izan zen, aliatuei lagundu etajudutarrei erregimen nazitik ihes egiten laguntzeko. Gestapo atzetik zuela, Erresuma Batura ihes egin behar izan zuen. Frantziara itzuli zen Normandiako lehorreratzea prestatzen laguntzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu