Kataluniako erreferenduma

Merkel, ondorioez kezkatuta

Zehazki Espainiako Gobernuak har lezakeen jarreraz hitz egin dute Alemaniako kantzilerrak eta Europako Batzordeko presidenteak. 

Angela Merkel, artxiboko argazki batean. VALDA KALNINA, EFE
2017ko urriaren 7a
11:21
Entzun

Telefonoz hitz egin dute, eta Katalunia izan da hizketagaia. Ekintza horrekin argi geratu da prozesuak utzi diola dagoeneko "barne arazoa" izateari Europako Batasuneko estatu kideentzat, nahiz eta aldiro hori bera berretsi euren agerraldietan. 

Alemaniako kantzilerra, Angela Merkel, kezkatuta agertu da Kataluniak independentzia aldarrikatzeak ekar ditzakeen ondorioen inguruan, eta batez ere Espainiaren erantzunak eragin ditzakeen ondorio ekonomikoen gainean. Horretaz hitz egin du Europako Batzordeko buru Jean-Claude Junckerrekin, zeina hasieratik agertu izan den Espainiaren batasunaren alde, nahiz eta azken egunetan "indarraren erabileraren" inguruko ohar argia bidali Madrili esanez hura ez dela "tresna politiko bat". 

Hain zuzen ere, astelehen eta asteartean biltzekoak dira Europako ogasuneko arduradunak, eta, Kataluniako prozesua gai zerrendan agertzen ez den arren, adituek ez dute baztertzen erreferendumaren gaia mahai gainean egotea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.