Alemania

Merkelek kargutik kendu du barne espioitzarako burua, neonazien jazarpena zalantzan jartzeagatik

Neonaziak atzerritarren "ehizan" erakusten zituen bideo baten egiazkotasuna jarri zuen zalantzan Konstituzioaren Babeserako Bulego Federaleko presidenteak. Irudiak desinformazio kanpaina baten parte direla ziurtatu zuen.

Hans-Georg Maassen Konstituzioaren Babeserako Bulego Federalego presidente kargugabetua, artxiboko irudi batean. FELIPE TRUEBA, EFE
2018ko irailaren 18a
07:35
Entzun

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak herrialdeko barne espioitzarako burua kargutik kendu du, berak egindako adierazpen batzuetan zalantzan jarri duelako neonaziak atzerritarrei jazarri zaizkiela. Hans-Georg Massen Konstituzioaren Babeserako Bulego Federaleko presidentea da gobernuak kargutik kendu duen arduraduna.

Massenek Barne Ministerioko Estatu Zuzendaritzan jardungo du orain. Hala erabaki dute Horst Seehofer Barne Ministerioak, Andrea Nahles SPDko presidenteak eta Merkelek berak, bilera batean. Erabaki horrekin, gobernuak amaiera eman nahi dio Maassenen adierazpenek gobernu barruan eragindako tentsioei.

Joan den abuztuaren 26an, argi ez dauden gertaera batzuetan, 35 urteko alemaniar bat hil zuten —jatorri kubatarra zuen—, eta neonaziak kalera atera ziren. Zortziehun bat elkartu ziren lehen kolpean, "migratzaileak ehizatzera". Neonazien jazarpena jasotzen zuen bideo baten egiazkotasuna zalantzan jarri zuen Maassenek. Adierazi zuen desinformazio kanpaina baten parte zirela.

Maassen hitzek bereganako kritikak areagotu zituen. Aurretik ere AFD ultraeskuinieko alderdiaren gertuko jotzen zuten zenbait sektorek, eta, neonazien erasoei buruz esandakoen ondoren, SPDk kargutik kentzea eskatu zuen.

Horrez gain, ARD telebistaren arabera, Maassek isilpeko informazioa erraztu zion AFDri. Telebistaren esanetan, Konstituzioaren Babeserako Bulego Federalaren txosteneko pasarte batzuk bidali zizkion alderdi ultraeskuindarrari hura argitaratu baino bost aste lehenago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.