Mundua

Metrailetekin tiroka eraso diote Korsikan polizia etxe bati

Hiru bala barrura sartu diren arren, inor ez da zauritu. Berriki bizi arteko espetxe zigorra ezarri diote Yvan Colonna ekintzailearen herrian, Cargesen, izan da erasoa. Atzo beste polizia etxe baten eta zerga etxe baten kontrako atentatuak egin zituzten Ajacciu hiriburuan, eta bi lagun zauritu zituzten.

2007ko abenduaren 24a
11:31
Entzun
Ordu gutxiren buruan hirugarren atentatua gertatu da bart goizaldean Korsikan: Cargeseko polizia etxeari metrailetekin tiroka egin diote eraso. Hiru bala barrura sartu diren arren -bi une horretan jendea zegoen gela batera- ez da inor zauritu. Fatxadan beste hogei bat bala zulo aurkitu dituztela agertu du poliziak.

Orain gutxi bizi arteko espetxe zigorra ezarri dioten Yvan Colonna ekintzaile korsikarraren herria da Cargese. 1998an Claude Erignac prefesta hiltzea leporatuta zigortu dute Colonna, eta bart gaueko atentatua eta bezperan izan diren besteak zigorrarekin lotuta daudela uste dute agintariek.

Atzo beste bi atentatu izan ziren Ajacciu hiriburuan: polizia etxeari eta zerga etxeari eraso zieten. Bi lagun zauritu dira atentatu horietan.

Michelle Alliot-Marie Frantziako Barne ministroak gogor gaitzetsi ditu eraso guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.