Aurtengo denboraldian atlantiar kostatik igarotzen den zazpigarren ekaitz tropikala da, eta Evergladesetik pasata Golkoko kostarako bidea hartu du. Metereologoek iragarri dute Mexikoko Golkoan erauntsiaren indarra areagotu egingo dela, eta berriro Floridako ipar-ekialdera itzuli, edo asteburuan Louisianako kostara iritsi daitekeela.
Momentu honetan uholdeak dira hango agintarien kezka, euritearen ondorioz urak 380 eta 455 milimetro bitarteko garaiera harrapatu baitu zenbait tokitan.
urakana
Mexikoko golkoan “Katrina” urakana sarraskia eragiten ari da
=i Katrina =i haizerauntsiak gaur goizean zeharkatu du Floridako hegoaldea 150 kilometro orduko haize indarrarekin, eta gutxienez lau pertsona hil eta hiru larri zauritu dira. Milioi bat etxe eta denda argi indarrik gabe utzi ditu, eta larrialdi zerbitzuek errepideetan traba asko aurkitu dituzte lana behar bezala egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu