Migrazioak

Mexikoko mugan 600 kilometroko harresia eraikitzea onartu du AEBetako Senatuak

Mexikotik barrena sartzen den migrazioa kontrolatu eta galarazteko mugan 595 kilometroko harresia eraikitzea onartu du AEBetako Senatuak. Halaber, 800 kilometroko luzeran hesiak jarriko dituzte autoen sarrera oztopatzeko.

2006ko maiatzaren 18a
17:58
Entzun
AEBetako Legebiltzarra migrazio sistemaren erreforma ari da eztabaidatu eta gauzatzen, eta hainbat proposamen aztertu eta onartu dituzte bart gauean.

Onartutako proposamen horietako bat Mexiko eta AEBen arteko mugan 595 kilometroko harresi bat eraikitzea da, hartara, Latinoamerikatik doazkien immigranteei sarrera galarazteko. Harresia ez ezik, beste 800 kilometrotan beste era bateko hesiak jartzea ere onartu dute, ibilgailuetan sartzen diren etorkinei oztopoak jartzeko. Horrez gain, paperik gabeko etorkinei lege estatusa emateko programarik abian jartze bada, "gaizkileak", hau da, noizbait deliturik egitea egotzi zaienak, aukera horretatik kanpo uztea erabaki dute.

Latinoamerikatik joaten diren etorkinen inguruan kezka eta asaldura mezua zabaldu dute azken egunotan AEBetako agintariek: kontrolik ez dagoela argudiatuta, Mexikoko mugara 6.000 soldadu bidaliko dituztela iragarri zuen astelehenean George Bush presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.