Urakana

Mexikoko Yukatan penintsula alerta gorrian dago, urakanagatik

=i Emily =i urakana iristear dela eta, Mexikoko Yukatan penintsula alerta gorrian dago. Azken urteetako urakanik gogorrena izango dela adierazi dute Mexikoko agintariek. Saffir-Simpson eskalaren araberako 4 eta 5 mailako indarrarekin egingo du eraso, eta babes neurri gisa zenbait tokitako biztanleak aterpetxeetara eraman dituzte. Badaezpada, 74.000 pertsona aterarazi dituzte beren etxeetatik, eta beste leku batzuetara eraman.

2005eko uztailaren 18a
11:40
Entzun
Mexikoko agintariek haizerauntsiaren aurrean erne egoteko esan diete Yukatan penintsulako 106 herrialdeetako biztanleei. Bart gauean iritsi da Emily haizerauntsia Yukatan penintsulako kostaldera, orduko 215 kilometroko abiadurarekin, eta 7 metroko olatuak eragin ditu. Urakanak posteak eta zuhaitzakeraitsi ditu, eta uholdeak eragin ditu. Ondorioz, segurtasun neurriak hartu dituzte, eta jendea aterpetxeetara eraman dute. 35 auzo indigenetako bizilagunak atera egin dituzte, bizi diren etxeak hausterrazak direlako. Bestetik, Mexikoko Yukatan penintsulara oporrak igarotzera etorritako turista askok etxerako bidea hartu dute.

Babes Zibileko zuzendariak, Enrique Alcocerrek, esan du goizeko ordubiak eta goizeko bostak bitartean (Euskal Herrian eguardia denean) indartsu erasoko duela haizerauntsiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.