Mexikon 26 langile hil dira, gas planta bat lehertuta

2012ko irailaren 20a
00:00
Entzun
MEXIKO HIRIA. Gas planta bat lehertu, eta 26 langile hil dira Mexikon, Reinosa hirian. Ezbehar horretan beste 40 langile ere zauritu dira. Pemex Mexikoko petrolio enpresa publikoarena da lehertutako lantegia. Leherketaren ondoren lantegian piztutako suteak gehiago larritu du egoera. Mexikoko Polizia aztertzen ari da leherketa zerk eragin duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.