Mezu kontrajarriak

2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
« Kargua hartu nuenean, bilioi bat dolarreko defizita jaso nuen oinordekotzan. Lana egin dut demokratekin eta errepublikanoekin hiru bilioiren murrizketak egiteko».

« Amerika hasia da krisi ekonomikoari neurria hartzen. Azken hamahiru hilabeteotan bost milioi lanpostu sortu dira arlo pribatuan».

« Osasun sistemaren eraldaketa bertan behera uzteak 50 milioi pertsona mediku zerbitzurik gabe utz ditzake, eta zerbitzu hori ezinbestekoa da».

« Finantza operazioak arautzea beharrezkoa da. Guk horretarako sortutako legea kendu nahi du Romneyk, baina ez du esan zer jarri nahi duen».

BARACK OBAMA

Lehendakarigai demokrata

« Ez da morala daukagun baino askoz gehiago gastatzen segitzea, jakinda horren ondorioak hurrengo belaunaldiak ordaindu beharko dituela. Gure defizita ez da morala».

« Ez dut Espainiaren bidetik joan nahi. Estatubatuarrak lanean jartzen dituen hazkundearen bidetik jo nahi dut, diru gehiagorekin».

«Eraldaketa garestiegia da, eta bertan behera utziko dut Etxe Zurira helduz gero. Zerga pizgarriak eskainiko ditut aseguru pribatuak erosteko».

« Arautzea ezinbestekoa da. Araurik gabe, ekonomia ez dabil. Araudiak gehiegizkoak ere izan daitezke, ordea, eta hala izan da Obamarena».

MITT ROMNEY

Lehendakarigai errepublikanoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.