Australiak eta Herbehereek egin dute salaketa. Duela bi urte, 2014an, 298 pertsona zeramatzan MH17 motako hegazkin batek istripua izan zuen Ukrainako aire eremua zeharkatzen ari zela. Airekoan zihoazen guztiak hil ziren ezbeharrean.
Istripua izan eta berehala zabaldu ziren nahita eragindakoa izan ote zen susmoak. Orain, Herbehereetako ikertzaile talde batek Errusiako brigadei egotzi die formalki ezbeharraren erantzukizuna.
Herbehereak arduratu dira ikerketa zuzentzeaz, hangoak zirelako bidaiari gehienak. Aurretik NBEko Segurtasun Kontseiluari eskatu diote nazioarteko auzitegi bat era dezala kasua epaitzeko. Eskaerak Ukrainaren, Malaysiaren, Australiaren eta Belgikaren babesa jaso zuen; ez, aldiz, Errusiarena, zeinak beto eskubidea duen Segurtasun Kontseiluan.
Malaysian Airlines konpainiakoa zen hegazkina. Ikertzaileen arabera, Donetskeko matxinoek hegazkina bota zuten aireko defentsako Buk sistema batekin, eta Errusiari egozten diote armamentu hura matxinoen esku uztea.