'Michael Jacksonen auzia'
Michael Jackson aske geratu da, hiru milioi dolareko fidantza ordaindu ondoren
Michael Jackson AEBetako abeslari ezaguna aske geratu du hiru milioi dolareko fidantza ordaindu ondoren. Hala ere, zain geratu behrako du, urtarrilean aurkeztuko baitituzte haren aurkako karguak. Epaileak Jacksonen aurkako bilatze eta atxilotze agindua emana zuen adingabeei sexu gehiegikeriak egitea leporatuta.
Jackson urtarrilaren 9an pasa beharko da epailearen aurretik, eta bitartean defentsa prestatzeari ekingo diote euren abokatuek. Hiru eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezar diezaiokete munduko abeslari famatuenetakoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu