Frantzia

Michel Sapin Frantziako Ekonomia ministro, Hollandek Macronen dimisioa onartu eta gero

Gobernuko gainerako ministroekin desadostasunak ditu Emmanuel Macronek.

Macron artxiboko irudi batean. ETIENNE LAURENT / EFE
2016ko abuztuaren 30a
09:00
Entzun

François Hollande presidenteari bere dimisioa aurkeztu dio Emmanuel Macron Frantziako Ekonomia ministroak. Eliseora joan da Macron, eta Holllanderekin bildu da han, 15:00etan. Hollandek onartu egin du dimisioa, eta Michel Sapin Finantza ministroa izendatu du Ekonomia ministro. Hollandek eskerrak eman dizkio Macroni eginiko lanagatik,

Gainera, George Pau-Langevin Itsasoz gaindiko ministroak ere dimisioa eman du arrazoi pertsonalak medio, eta egun Berdintasun idazkari den Ericka Bareigtsek ordezkatuko du.

Macronek desadostasunak ditu Frantziako Gobernuko gainerako kideekin, eta azkenaldian publiko egin ditu desadostasun horiek. "Sozial-liberala" izatea egozten diote Macroni. Martxan mugimenduko kide da, eta aurrerantzean han arituko dela diote Frantziako komunikabideek. Datorren urtean dira presidentetzarako hauteskundeak, eta haietara aurkezteko aukera ere mahai gainean dago.

Hain justu, uztailean Martxan mugimenduaren ekitaldi batean egindako hitzekin jo zuten gailurra 38 urteko ministroak gainerako gobernukideekin dituen desadostasunek. "Bete gabeko promesekin" jendea nazkatuta dagoela esan zuen, eta Manuel Valls gobernuburua kritikatu zuen.

Philippe Martinez CGTko kideak aukera baliatu du Macronen ekimen liberalak aurrera eraman dituela salatzeko. Makron legeariegin dio erreferentzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.