BRASIL

Michel Temer presidente izandakoa atxilotu dute

2017tik dago ikerketapean dago ustelkeria eta diru garbiketa leporatuta.

Michel Temer, iazko abenduan. ANDRES CRISTALDO / EFE
Igor Susaeta.
2019ko martxoaren 21a
16:57
Entzun

Michel Temer 2016ko abuztuaren 31tik 2018ko abenduaren 31ra arte Brasilgo presidentea izandakoa atxilotu du Poliziak Rio de Janeiron, Brasilgo zenbait hedabidek jakinarazi dutenez. Presidente izateari utzi zionean forudun izateari utzi zion aldi berean, eta, horrenbestez, auzipetua izan daiteke.

Temer MDB Brasilgo Mugimendu Demokratikoa alderdikoa 2016an bihurtu zen presidente, Senatuan Dilma Rousseffen aurkako impeachment-a edo kargutik kentzekoa prozesua bukatu zutenean. 2017ko maiatzean ustelkeria, justiziari traba egitea, eta antolakuntza kriminala delituak egotzi zizkion Brasilgo fiskaltzak, baina Kongresuak auzipetua izatetik salbatu zuen urte hartako abuztuan. Brasilgo presidentea izan zen bitartean, Luiz Inazio da Silva Lula-k (2003-2010) eta Rousseff (2011-2016) presidenteek aurrera eramandako politika sozialak bertan behera uzten eta agenda neoliberal bat ezartzen ahalegindu zen.

Egozten dizkioten delituak ukatu izan ditu Brasilgo presidente ohiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.